Azoka eta musika izango dira Mutrikuko San Tomas eguneko protagonistak
10:00etan zabalduko dute Goiko Plazan janari eta animalien azoka. Trikitilariek girotuko dute goiza. 22:30ean hasiko da Gaztetxean Abendurock jaialdiaren barruko MRK GauaAzokarekin eta musika doinuekin giroturik ospatuko dute bihar, Mutrikun, San Tomas...
10:00etan zabalduko dute Goiko Plazan janari eta animalien azoka. Trikitilariek girotuko dute goiza. 22:30ean hasiko da Gaztetxean Abendurock jaialdiaren barruko MRK Gaua
Azokarekin eta musika doinuekin giroturik ospatuko dute bihar, Mutrikun, San Tomas eguna.10:00etan zabalduko dute Goiko Plazan egongo den azoka. Produktu ezberdinak erosi ahal izango dira bertan, barazkiak, fruta, ogia, gozoak, eztia, ukenduak eta gazta, esaterako. Herriko eta inguruetako ekoizleez gain, hainbat elkartek ere parte hartuko dute azokan: institutuak, Gaztelekuak, Sahararen aldeko taldeak, Zabiel Eskulan Taldeak eta Presoen aldeko plataformak. Horiez gain, urtero legez, Ataungo talogileak ere bertaratuko dira.
Azokako produktuez gain, animaliak ere egongo dira ikusgai: zezenak, behiak, ardiak, ahuntzak, behorrak, euskal pottokak eta hegaztiak, besteak beste. Eguerdia trikitilariek girotuko dute.
Baina azken urteetan santomasetan ospatzea ohitura bihurtzen ari den ekitaldia ere egingo dute gauean; MRK Gaua antolatu du Mutriku Rock Kolektiboak Gaztetxean, Abendurock jaialdiaren barruan. 22:30ean hasiko dira herriko taldeen kontzertuak. Antolatzaileek esan dutenez, zortzi izango dira oholtzara igoko diren taldeak, eta bakoitzak lauzpabost abesti eskainiko ditu. Mutriku Rock Kolektiboko kide diren taldeetako musikariez gain, herriko beste beste musikari batzuk ere batuko zaizkie emanaldiari.
Guztira 25 musikari inguru ariko dira, eta sarrera doakoa izango da.