Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeoko Portu Zaharrean
Ertzaintzak azaldu duenez, abenduaren 5az geroztik herriko etxe batean faltan bota izan duten gizonezkoaren gorpua izan daiteke. Egun batzuk hilik zeramatzala egiaztatu nahi dute autopsiagazAtzo goizean gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Bermeoko P...
Ertzaintzak azaldu duenez, abenduaren 5az geroztik herriko etxe batean faltan bota izan duten gizonezkoaren gorpua izan daiteke. Egun batzuk hilik zeramatzala egiaztatu nahi dute autopsiagaz
Atzo goizean gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Bermeoko Portu Zaharrean, ur gainean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, abenduaren 5az geroztik Bermeoko pisu batean faltan izan duten gizonezko baten hilotza izan daiteke atzo aurkitutakoa. Datu horiek baieztatzeko, baina, autopsia egin behar diote gizonezkoari.Herritar batek atzeman zuen gizonezkoaren gorpua portu zaharrean, ur gainean, 11:20 aldean. Larrialdi zerbitzuei dei egin zien, eta bertara joan ziren mediku forentsea, ertzainak eta baita Gurutze Gorria ere.
Gorpua uretatik atera zuten, eta Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, identifikatzeko.
Ertzaintzak azaldu duenez, hildakoari egindako lehenengo azterketen arabera, «badirudi egun batzuk zeramatzala hilik». Hala eta guztiz ere, autopsia egin eta datu hori baieztatu behar dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Hildakoak buruan «kolpe bat» zeukala aipatu du iturri berak. Hildakoa nor den eta nola hil den jakiteko, beraz, lanean darrai Ertzaintzak.