Gaur goizean gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeoko Portu Zaharrean, ur gainean. Ertzaintzak jakitera eman duenez,
abenduaren 5az geroztik Bermeoko pisu batean faltan izan duten gizonezko baten hilotza izan daiteke gaur aurkitutakoa. Datu horiek baieztatzeko, baina, autopsia egin behar diote gizonezkoari.
Herritar batek atzeman du gizonezkoaren gorpua portu zaharrean, ur gainean, 11:20 aldean. Larrialdi zerbitzuei dei egin die, eta bertara joan dira mediku forentsea, ertzainak eta baita Gurutze Gorria ere.
Gorpua uretatik atera dute, eta
Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, identifikatzeko.
Ertzaintzak azaldu duenez, hildakoari egindako lehen azterketen arabera,
«badirudi egun batzuk zeramatzala hilik». Hala ere, autopsia egin eta datu hori baieztatu behar dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Hildakoak
buruan «kolpe bat» zeukala aipatu du iturri berak.
Hildakoa nor den eta nola hil den jakiteko, beraz, lanean darrai Ertzaintzak.