Eguraldi txarragaz ere, jaiotza jarri dute
Euria eta hotza ez zuten oztopo izan Sollube 707 mendizale taldekoek joan den barikuan Burgora joateko. Ohitura dute Kontzezio Egunean Burgon jaiotza jartzeko, eta hala egin dute aurten ere. Eguraldi txarra egin bazuen ere, 25 lagunek parte hartu zuten...

Euria eta hotza ez zuten oztopo izan Sollube 707 mendizale taldekoek joan den barikuan Burgora joateko. Ohitura dute Kontzezio Egunean Burgon jaiotza jartzeko, eta hala egin dute aurten ere. Eguraldi txarra egin bazuen ere, 25 lagunek parte hartu zuten irteeran, eta horietako asko ume eta gazteak izan zirela azaldu dute antolatzaileek. Ondoren, sabelak betetzeko txistorra jana egin zuten Mañun.