Jaiotza jartzeko irteera egingo du Sollube mendi taldeak, bihar
Urteroko hitzorduari eutsiko dio Kontzezio Egunean Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak. Hutsik egin barik, hortaz, jaiotza jartzera joango dira Burgo mendira.Hala, mendizaleek irteera antolatu dute biharko; 09:00etan jarri dute ordua, Atalde kaleko ...
Hala, mendizaleek irteera antolatu dute biharko; 09:00etan jarri dute ordua, Atalde kaleko Artike enparantzan. Handik elkarrekin egingo dute Burgorako bidea.
Gurasoek seme-alabekin batera egiteko irteera «polita eta erraza» dela azaldu dute mendi taldekoek. Hainbat izaten dira, gainera, urtero parte hartzera ani- matzen diren ume eta nagusiak, «elkarrekin, ondo pasatzeko aukera ematen baitu».
Txistorra jana
Mendi tontorrera igota, ikurrina altxatu eta jaiotza jarriko dute; ondoren, indarrak berreskuratzeko txistorra jana egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Eguraldi ona eginez gero, Burgon bertan egingo lukete txistorrada. Euria egingo balu, baina, Mañuko frontoira jaitsi, eta han egingo luketela esan dute.
Familian egiteko irteera polita dela iritzita, herritarrak animatu dituzte parte hartzera.