Fair Saturday-eko 1.200 euroak, Calzada egoitzari
Fair Saturday ekimenean bildutako dirua jaso zuen atzo Gernika-Lumoko Calzada egoitzak. Azaroko azken zapatuan ospatu zuten kultura sustatzeko «mugimendu ireki eta parte hartzailea», eta horren baitan, Andra Mari eta Parisko Euskal Etxeko Gernika abesbatzek parte hartu zuten egun horretan, beraien abestiak jendarteari erakutsiz. Hala, sarreren bitartez, 1.200 euro batu zituzten, eta diru kopuru horretako txekea izan zen atzo Calzada egoitzari emandakoa. Udaleko kultura zinegotzi Iñigo Magunagoikoetxeak eta Andra Mari abesbatzako presidente Carolina Fetescuk eman zioten txekea Calzada Egotetxea Fundazioko presidente Sergio Villari.