Oar-Arteta Arnazegi herritarrak ehunka liburu eta argitalpen jasotzen dituen bilduma eman dio Gernika-Lumoko Udalari. Azken horrek jakinarazi duenez, horien artean dira, esaterako, 1963. urteko argitalpenak ere.
Oar-Arteta eta Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroño. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
Aipatu liburu eta argitalpenak bere etxean gordeta izan ditu orain arte Oar-Artetak; besteak beste, estilo anitzetako aldizkariak dauzka:?Revista de Occidente, Cuadernos para el Dialogo, Temas Vizcainos, Egan…
Ez da lehen aldia Oar-Artetak bere funts bibliografikoa ematen duena; aurretik ere, Euskal Herria Museoari zein Bakearen Museoari eman izan baitizkio.