Bermeoko dendek erakusleihoak estali dituzte, protesta egiteko
Berton Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak egindako deialdiagaz bat egin zuten barikuan eta zapatuan herriko denda askok eta askok. Hala, bi egun horietan, dendetako erakusleihoak estali zituzten, protesta egiteko.Herriko dendariek olana beltzak auk...
Herriko dendariek olana beltzak aukeratu zituzten erakusleihoak estaltzeko, eta gainean guztiek zeukaten lelo bera: Ez iezaiozu herriari hiltzen utzi! Protesta horren bitartez, herriko komertzioak zaintzeko deia egin gura zuten.
Azaldu dutenez, lehen azalera handietako dendak eta gaur egun Internet bidez egiten diren erosketak «min handia» egiten ari dira herrietan dauden enpresa txiki eta ertainei; «horiek lan handia egin behar izaten dute egunero zabalik irauteko».
«Garrantzitsuak»
Bertonek azaldu duenez, enpresa txiki eta ertainak herriko ekonomiaren «zati garrantzitsua» dira. «Ematen du, hala ere, herritarrak eta erakundeak ez direla konturatzen zein garrantzitsuak diren horiek guztiak herriaren ekonomiarako, eta horiek desagertzeak suposatuko lukeen galera».
Erakusleihoak beltzez estalita, herritarrei erakutsi gura izan die zelakoa izango litzatekeen herria lo-hiri bihurtuta.