Euskerean Eupadea! lehiaketaren final handia jokatuko dute bihar
Maila bakoitzeko lau talde ailegatu dira finalera. 17:00etan hasiko da finala, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Lau proba egin beharko dituzte taldeekBihar, Euskararen Egunaren bezperan lehiatuko da Euskerean Eupadea! Lea-Artibaiko gaztetxoen arteko ...
Maila bakoitzeko lau talde ailegatu dira finalera. 17:00etan hasiko da finala, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Lau proba egin beharko dituzte taldeek
Bihar, Euskararen Egunaren bezperan lehiatuko da Euskerean Eupadea! Lea-Artibaiko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketaren final handia. Berriatuan, Aulestin, Etxebarrian eta Munitibarren kanporaketak eginda, Markina-Xemeingo frontoiak hartuko du finala. 17:00etan hasiko den ekitaldi entretenigarrian erabakiko dira nortzuk diren norgehiagokan parte hartu duten bi mailetako talde irabazleak.Lea-Artibai eskualdeko amankomunazgo biekin batera ekimenaren antolatzaileak diren Herribixi kooperatibako kideek jakitera eman dutenez, gaztetxoak izango dira kantxako agertokira aterako diren lehenak. 8-11 urte arteko mailan, Berriatua, Aulesti, Etxebarria eta Ondarroako taldeak daude: Hika-Mikan, Aulestibixi, Etxebarriko Makinak eta Ondarrutar Famauk.
12-16 urte bitarteko gazteei dagokienez, berriz, Lekeitio aldeko gazteak eta ondarrutarrak sailkatu dira finalera: Egurre!!, Zitxalak, Lorituk eta Patxikontrak.
Publikoaren laguntza
Finalera ailegatu diren talde guztiek lau proba egin beharko dituzte. Alde batetik, euren burua aurkezteko bideo bat prestatuko beharko dute. «Bideo hori aldez aurretik grabatuko dute finalistek, eta finalean bertan ikusteko aukera egongo da, frontoian jarriko dugun pantaila handian», azaldu dute Herribixiko kideek.
Horrez gain, beste hiru proba egin beharko dituzte gaztetxoek: Lea-Artibai eskualdeko pasarte edo kondairaren oinarritutako istorio bat antzeztu, publikoaren laguntzagaz pantailan jartzen dieten eskualdeko pertsona ezaguna zein den igarri eta bertsolari modura dauzkaten trebeziak erakutsi eskualdeko bertsolarien bertsoei zein errima komeniko zaion ondo aukeratuta.
«Kanporaketetan gertuko formatua eduki du lehiaketak, eta gazteak ondo moladatu dira. Orain plaza handiagoan zelan moldatzen diren ikusiko dugu».
Taldeak animatu eta euskaraz ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko du ekimenak.