Udalak herria zikinkeriaz betetzen dutenen jarrerak salatu ditu
Azken aldian, batez ere, Arane eta Mañu auzoetan, altzariak, etxetresna elektrikoak, hondakin arriskutsuak eta sastarrak botata agertu izan direla esan du Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak. Hala, udalak herria eta auzoak ziki...
«Esaterako, joan den azaroaren 23an, Araneko begiratokian hainbat gauza agertu ziren botata; telebistak, su itzaltgailuak, ordenagailuak, sofa batzuk…», esan du Ibarrolazak.
Aurreko astean, bestalde, Enagas plantaren inguruan, baso pista baten ertzean, gurpil zaharrak eta txatarra botata egon zirela aipatu du Ibarrolazak. Eta, aste berean, Sollubeko antenarako bidean, beste pista batean, uralitazko teilatu bat ere agertu zela dio.
Doako zerbitzuak
Altzariak eta etxetresna elektrikoak biltzeko doaneko zerbitzuak daudela gogorarazi gura izan du Ibarrolazak; alde batetik, Garbigunea, eta, bestetik, etxeko tamaina handiko bilketa zerbitzua. Sastarrei dagokienez, bestalde, «dagozkien edukiontzi barrura botatzeko eta inguruan ez uzteko» eskaera egin die Ibarrolazak herritarrei.