Txakolin Eguna hartuko du Mundakak, zapatuan
Beste behin ere, herri ezberdinetako hiru motako txakolinak dastatzeko aukera emango du Mundakako Txakolin Egunak. Zapatuan Mundakara bertaratzen direnek Bakioko, Busturiko eta Gernikako ekoizleak izango dituzte aukeran, hau da, Abio, Amunategi eta Isa...
11:00etan emango diote hasiera Txakolin Egunari, eta eguerdira arte, Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak zein bisitariak.
Txakolinaz gain, beste hainbat produktu eskuratzeko aukera egongo da; esaterako, patea, gazta eta etxeko gozoak. Era berean, sasoiko produktuak eskaintzen dituen Zabaleko Urdaibaik ere parte hartuko du.
Batzokiak antolatuta, bestalde, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera egongo da. Ekimen horretatik ateratzen duten dirua ongintzazko ekintza batera zuzentzen dute urtero. Aurten, Mundakako Caritasek jasoko du zapatuan bildutakoa.