Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkarteak antolatuta, hirugarren adineko zentroen XI. Aste Kulturalean murgiltzen ari dira egunotan herritarrak. Atzo egin zuten lehen saioa argazkian. Otxarkoagako adineko zentrokoak izan dira taula gainera igotzen l...

Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkarteak antolatuta, hirugarren adineko zentroen XI. Aste Kulturalean murgiltzen ari dira egunotan herritarrak. Atzo egin zuten lehen saioa argazkian. Otxarkoagako adineko zentrokoak izan dira taula gainera igotzen lehenengoak, eta Beti Gaztearen antzezlana eta Beti Gazte abesbatzaren musika eskaini zituzten. Gaur, berriz, gernikarren txanda izango da. Gure Arbola Zaharra zentrokoek
Una ilusion en la vida antzezlana eskainiko dute, eta abesbatzak 11 abesti kantatuko ditu. Eguenean, Durangoko Adinekoen Udal Egoitzakoak igoko dira agertokira. Gora ta Gora antzerki taldeak
No hay mal que por bien no venga lana antzeztuko du, eta abesbatzak ere saioa eskainiko du. Egunero 17:00etan batuko dira Elai-Alai aretoan, eta sarrera doakoa izango da.