Mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute Mundakan

Gurutze Gorriak antolatutako ikastaroa da, eta 50 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Hiru saio egingo dituztela azaldu dute, abenduaren 4an, 11n eta 18an, 18:30etik 20:30era, Tribisarrospe Kultur Etxean. Parte hartzaileek gaur egungo mugikorrak erabiltzen ikasteko aukera izango dute doan, eta ikastaroa, gainera, pertsonalizatua izango dela azaldu dute antolatzaileek.