Besteak beste, proiektu solidarioak laguntzea helburu duen Fair Saturday jaia antolatu dute Bermeon. Bigarren urtez ospatu dute, eta Txo Sevillak, Alkartasuna Dantza Taldeak eta MB2000 elkarte soziokulturalak parte hartu dute. Euria egin zuenez, Taraskan dagoen San Frantzisko elizaren atepean bildu ziren herritarrak.
Txo Sevilla taldearen dantza erakustaldiak hasi zuen jaia eguerdian, eta Alkartasuna Dantza Taldekoek hartu zuten protagonismoa, ondoren. Dantza egiteaz gain, buruzapiak jartzen irakasteko tailerra eman zuten. Arratsaldean, berriz, hormairudi solidaria egin zuten Gizarte eta Kultura Etxeko ludotekan, MB 2000 elkartearen bitartez. Aurten Bermeon antolatu diren jardueretatik ateratako dirua aztana Haurren Garapen eta Estimulaziorako Elkarteak jasoko du, eta elkarteko horretako kideak izan ziren zapatuan Bermeon, beraiei buruzko informazioa ematen eta materiala saltzen.