Fair Saturday ekimenak aukera ugari dakartza
Arte eta kultura lanak hedatzea eta balioan jartzeagaz batera, proiektu solidarioei laguntzea helburu duen jaia da Fair Saturday. Iaz antolatu zuten Bermeon lehenengoz, eta aurten ere egingo dute. Hala, beste behin ere, herriko zenbait kultur taldek za...
Aurten, hortaz, Txo Sevillak, Alkartasuna Dantza Taldeak eta MB 2000 elkarte soziokulturalak parte hartuko dute Fair Saturday ekimenean, eta hainbat motako jarduerak antolatu dituzte.
12:30ean, Taraskan, Txo Sevilla taldeak dantza erakustaldia eskainiko du. Leku berean, baina 13:15ean, Alkartasuna Dantza Taldekoek hartuko dute lekukoa. Iaz egin modura, buruzapiak jartzen irakasteko tailerra eskainiko dute, eta bai eta dantza erakustaldia ere.
Arratsaldean, berriz, MB 2000 elkartearen bidez, hormairudi solidarioa egiteko aukera egongo da Gizarte eta Kultura Etxeko ludotekan. 17:30etik aurrera izango da hori.
Ekimenak, baina, proiektu solidarioak laguntzea du helburu. Hala, aurten, Bermeon antolatu diren jardueretatik ateratako dirua Laztana Haurren Garapen eta Estimulaziorako Elkarteak jasoko duela jakinarazi dute antolatzaileek.
Solidarters Fundazioak antolatutako ekimena, mundu mailan antolatzen den mugimendua da, eta azaroko azken zapatuan ospatzen da.