Amaia Lekunberri markinarrak Gabriel Aresti saria irabazi du
'Ezkontza' izeneko ipuinagaz lortu du euskarazko ipuinen modalitateko sari nagusia. Eguaztenean eman zioten saria Bilboko udaletxean egindako ekitaldianBilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren sari nagusia eraman du Amaia Lekunb...
‘Ezkontza’ izeneko ipuinagaz lortu du euskarazko ipuinen modalitateko sari nagusia. Eguaztenean eman zioten saria Bilboko udaletxean egindako ekitaldian
Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren sari nagusia eraman du Amaia Lekunberri Ansola kazetariak eta generoaren arloko adituak. Euskarazko ipuinen modalitatean irabazi du saria markina-xemeindarrak, Ezkontza izeneko ipuinagaz.Epaimahaiak adierazi duenez, ipuin fresko eta ausarta da Lekunberrirena, eta bere originaltasuna eta punturik gabeko paragrafoak idazteko zailtasuna baloratu ditu.
Amaia Lekunberri fotokazetaritan eta argazki dokumentalean espezializatutako kazetaria da, eta buru-belarri dabil ikerketa feministan eta generoaren arloko ikerketan. Gaur egun, anorexiaren inguruko doktore-tesian dabil lanean.
Eguazten eguerdian jaso zuen saria Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egin zuten ekitaldian. Bertan egon ziren Juan Mari Aburto alkatea, epaimahai bakoitzeko kideetako batzuk eta saridunak. 3.500 euroko saria eman zioten Lekunberriri.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren sariez gain, Blas de Otero Poesia Lehiaketaren sariak eta Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren sariak ere banatu zituzten. Antonio Tocornal Blancok Cundi macundi ipuinagaz eraman zuen gaztelaniazkoa.