Azkenaldiko hotzari aurre eginez, festa giroan murgiltzen jarraitzeko aukera emango du Busturialdeak. Santa Zezili jaiei lekukoa hartuta, Santa Katalina eta San Andres jaietarako egitarauan parte hartzeko proposamena egiten du.
Bermeon, Ibarrangelun eta Sukarrietan, esaterako,
sanandresak ospatuko dituzte.
Bermeon, santuaren izen berbera duen auzoan ospatuko dituzte sanandresak asteburuan. Aurten,
berritasun modura, txorimaloen txapelketa antolatu dute.
Txapelketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da ortua edukitzea. Domekan, San Andres auzoan jarriko duten karpara eroan beharko da txorimaloa, eta txapelketa eta gero ortuan jarri beharko dute parte hartzaileek, «eta ez etxean».
Irabazleak bi lagunentzako gau bat, afaria eta gosaria jasoko ditu oparitzat.
Txapelketara aurkezten dituzten txorimaloekin ibilbide bat egingo dutela azaldu dute San Andres auzoko jai batzordetik. Ibilbidea noiz egingo duten, hala ere, oraindik ez dute zehaztu.
Sukarrietan, santuaren egunean bertan batuko dira
meza entzun
eta hamaiketakoa jateko.
Ibarrangelutarrak ere gauza bera egingo dute San Andres egunean. Hala ere, abenduaren 2an jarraituko dute jaiekin. Briska eta mus txapelketak edukiko dituzte aukeran, eta gauean Eingo taldea ibiliko da tabernaz taberna.
Santa Kataliana jaiak. Mundakan, aldiz, Santa Katalina jaiak ospateko elkartuko dira bariku-zapatuan.
Barikutik hasiko dira Santa Katalinetarako motorrak berotzen. Ohi egin legez, herriko txistulariak izango dira horren ardura izango dutenak
. Zapatuan izango da, hala ere,
egun handia, egun horretan egiten baitute
pil-pil erako makailao txapelketa. Aurtengoa 33. txapelketa izango da, eta udaletxeko arkupeetan egingo dute. Herriko alkate Aitor Egurrolaren arabera, «ahosabaiagaz eta zentzumen guztiekaz gozatzeko eguna» da zapatukoa; «Mundakara hurbiltzeko aukera ezinhobea eta ohituraren bitartez, mundakarrok gure nortasuna sendotzeko perfektua».
Aurten, gainera, Santa Katalina egunean ohikoa zen
Tarro-Apurtze jolasa berreskuratuko dute, Mundakako Guraso Elkartearen laguntzari esker.
EGITARAUA:
Mundaka.
Barikua:
– Iluntzean. Santa Katalina plazatxotik hasita, txistularien kalejira.
Zapatua:
– 10:00. XXXIII. Makailao Txapelketaren hasiera.
– 10:30. Herriko jaiei hasiera emateko, plazatik hasita, txistularien kalejira.
– 11:00. Umeentzako jolasak Santa Katalina plazatxoan.
– 12:00. Meza nagusia, Santa Katalina ermitan.
– Ostean, herriari zuzendutako ohorezko aurreskua Santa Katalina plazatxoan, Jose Mari Egileor Txistulari Elkarteagaz.
– Ondoren, sardina erreak eta salda.
– 13:00. Kazolen aurkezpena, plazan.
– 14:30. Makailao Txapelketaren sari banaketa, plazan.
– 18:30-20:00. Ume eta gaztetxoentzako disko festa, plazan: Arima Cool Tour-en Disko Arima Eroa.
– 20:00-01:00. Txilipitxeruek Kultur Elkarteak antolatutako kontzertuak, Santa Katalina plazatxoan (Euria balego, plazan): The Idems eta erromeria.
Bermeo.
Zapatua:
– 10:00. Txupinazoa.
– 10:30. Erlojuaren aurkako txirrindu igoera.
– 12:00. Herri kirolak.
– 16:30. Umeentzako jolasak eta puzgarriak.
– 17:00. Mus txapelketa.
– 21:00. Kontzertuak.
Domeka: Egun osoan txorimaloen txapelketa.
– 10:00. Mendi martxa.
– Ondoren, hamaiketako erraldoia.
– 12:00. Umeentzako jolasak.
– Eguerdian. Herri bazkaria.
– Ondoren, briska txapelketa.
Azaroak 30, eguena:
– Goizean, meza Almikan.
Ibarrangelu.
Azaroak 30, eguena:
– 12:00. Meza.
– Ondoren, hamaiketakoa.
Abenduak 2, zapatua:
– 17:00. Briska Txapelketa Kultur Etxean.
– 19:00etatik aurrera, Mus Txapelketako finalak tabernetan (hile osoan zehar jokatuko dute txapelketa eta egun horretan dira finalak).
– Gauean, Eingo taldea tabernarik taberna.
Sukarrieta.
Azaroak 30, eguena:
– 12:00. Meza nagusia, Mundakako abesbatzagaz.
– 13:00. Hamaiketakoa.