Arte eta kultura lanak hedatzea eta balioan jartzeagaz batera, proiektu solidarioei laguntzea helburu duen jaia da Fair Saturday. Iaz antolatu zuten Bermeon lehenengoz, eta aurten ere egingo dute.
Umeentzako tailerrak egon ziren iaz, Kabidxen
Aurten, hortaz,
Txo Sevillak, Alkartasuna Dantza Taldeak eta MB 2000 elkarte soziokulturalak parte hartuko dute Fair Saturday ekimenean, eta mota ezberdinetako jarduerak antolatu dituzte.
12:30ean, Taraskan, Txo Sevilla taldeak dantza erakustaldia eskainiko du. Leku berean, baina,
13:15ean, Alkartasuna Dantza Taldekoek hartuo dute lekukoa. Iaz egin modura,
buruzapiak jartzen irakasteko tailerra eskainiko dute, eta
dantza erakustaldia ere egingo dute.
Arratsaldean, berriz
, MB 2000 elkartearen bidez, hormairudi solidarioa egiteko aukera egongo da
Gizarte eta Kultura Etxeko ludotekan. 17:30etik aurrera egongo da horretarako aukera.
Ekimenak, baina, proiektu solidarioak laguntzea du helburu. Hala, aurten, Bermeon antolatu diren jardueretatik ateratako
dirua, Laztana, Haurren Garapen eta Estimulaziorako Elkarteak jasoko duela jakinarazi dute antolatzaileek.
Solidarters Fundazioak antolatutako ekimena, mundu mailan antolatzen den mugimendua da, eta azaroko azken zapatuan ospatzen da.