Bermeoko Udalak Tonpoiaren paisaiaren egoera aztertuko du
Lehenengo fasean, Talatik Tonpoirako ingurua aztertuko du, eta plan hori egiteko lanak esleitu dituzte. Herritarrekin batera aztertuko dituzte ekintza posibleakBermeoko Udalak Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko ekintza plana martxan jarri du.Irune Orma...
Lehenengo fasean, Talatik Tonpoirako ingurua aztertuko du, eta plan hori egiteko lanak esleitu dituzte. Herritarrekin batera aztertuko dituzte ekintza posibleak
Bermeoko Udalak Tonpoiaren paisaia berreskuratzeko ekintza plana martxan jarri du.Irune Ormaetxea udaleko ingurumen zinegotziak azaldu duenez, lehenengo fasean, Talatik Tonpoirako ingurua aztertuko dute; paisaiaren egoera zein den ikusiko dute, eta ahulgune eta indarguneak identifikatu dituzte. Lan hori egin ostean, herritarrekin batera bertan egin daitezkeen ekintzak aztertu eta diseinatuko dituzte.
Tala eta Tonpoia Bermeoko leku «zoragarriak» direla dio Ormatxeak. Horregatik, gune horiei ahalik-eta aprobetxamendu egokiena emateko, azterketa sakon bat egitearen beharra argi ikusi dute. «Gure ustez, gune horrek aukera ematen du herri ortuak sortzeko. Egokia izango litzateke, gainera, Tonpoirako sarbidea ezartzea eta ibilbide bat sortzea Bermeoko Talatik Aritzatxu hondartzaraino. Hala ere, lehenengo, diagnostikoa egin behar da, eta ondorioak herritarrekin batera aztertu nahi ditugu, Tonpoi eta Talako inguru hori guztion artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko», esan du Ormaetxeak.
Plan hori egiteko beharrak esleitu dituztela jakitera eman du udalak.