Astelehena da kantu afarian izena emateko azken eguna
ISPASTER // Euskara Egunaren bezperan, abenduaren 2an kantu afaria egingo dute Ispasterren, eta bertara joan gura duten herritarrek astelehenera arte daukate izena emateko aukera. Hain zuzen, udaletxean eman behar da izena; bertaratzerik ez dutenentzat...
ISPASTER // Euskara Egunaren bezperan, abenduaren 2an kantu afaria egingo dute Ispasterren, eta bertara joan gura duten herritarrek astelehenera arte daukate izena emateko aukera. Hain zuzen, udaletxean eman behar da izena; bertaratzerik ez dutenentzat hauek dira telefono zenbakiak: 94-684 29 99/94-684 40 25/638 73 67 59/ 638 73 66 27. Natxiondo Landa Hotelean izango da kantu afaria.