Film laburren maratoiak hamarkada berri bat hasi du, eta ikusleei gozarazteko asmoz dator aurten ere. Bihar bertan dauka hitzordua Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Bertan bildutakoek egile ezberdinek ekoiztutako 17 film laburrez gozatzeko aukera izango dute. Hala ere, film laburrak baino gehiago ekarriko ditu bihar Pura Caspak: The Caspers taldearen kontzertua, komikien zozketa, majia, ikuskizunak, luntxa eta askoz gehiago.
Gernika-Lumoko Skate-Black lagunek eta kultur etxeak antolatzen dute film laburren maratoia, eta Rober Garau da ekimenaren koordinatzaile eta aurkezlea. Hala ere, Garaygaz batera, beste zenbait pertsonez osatutako taldea ere bada atzean: Borja Crespo, Juanan Bilbao, Ruben Ontiveros, Borja Perez…
Aukera alternatiboa. Ia lau orduko iraupena izaten du Pura Caspak, eta tarte horretan, ikus-entzunezko «alternatiboak» eskaintzen ditu: «ustekabekoak, apaindura gutxikoak, guassaperoak, harritzekoak, gore, retro zein vintage estilokoak, gore…».
Puri-purian dauden gaiei buruzko «azken urteetako lan onenak» biltzen dituzte, eta gero, herritarren eskura jarri.
Hala, horregaz guztiagaz gozatu nahi duenak bihar du horretarako aukera: 19:15ean, Lizeo Antzokian. Sarrera doakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.
FILM LABURRAK
- Doctor Careta (David Pareja). 2:50 min.
- Marga Ninja (Venga Monjas). 5:28 min.
- Invictus (Ruben Ontiveros). 8 min.
- Neorrealismo (Oscar Giron). 2 min.
- Maricarmen (Manuel Bartual). 3 min.
- Gameboyz (Danel Garay). 5 min.
- Dos Salaos en Modo Random: Internet (Venga Monjas). 8 min.
- Uno, dos y tres (Manuel Bartual). 3 min.
- Fantasy dancers (Axel Casas). 4:10 min.
- Padres en pelotas (Venga Monjas). 2:25 min.
- CLASES de Ingles con tio Josetxo 3 (Axel Casas). 3 min.
- Ernesto Sevilla’s Captain Planet (Venga Monjas). 5 min.
- Rincon rancio 3 (Axel Casas eta Ronquete). 8 min.
- Dos Salaos en Modo Random: Catfish (Venga Monjas). 6:40 min.
- Trap vasco (Bocabeats Comedia). 2 min.
- Samurai master (David Pareja). 3:30 min.
- Si la vida fuera una red social (DifferentErtentainment). 3 min.