Marijesien batzarra egingo dute barikuan beraien lokalean
GERNIKA-LUMO // Gabon sasoia geroz eta gertuago dago, eta, hortaz, baita Marijesien bederatziurrena ere. Kalera abesten atera orduko, baina, entseatzeko momentuak ere izaten dira, eta baita dena antolatzeko ere. Hori dela eta, Marijesien batzarra eging...
GERNIKA-LUMO // Gabon sasoia geroz eta gertuago dago, eta, hortaz, baita Marijesien bederatziurrena ere. Kalera abesten atera orduko, baina, entseatzeko momentuak ere izaten dira, eta baita dena antolatzeko ere. Hori dela eta, Marijesien batzarra egingo dute barikuan. Ohiko lekuan bilduko dira (Marijesien lokalean) eta 19:30erako jarri dute ordua. Bertan, 2017ko bakarlariez, entsaioez eta errondez jardungo dira eta aurtengo eginbeharrez eta horien arduradunez ere. Diru bilketaren gaia ere eztabaidatuko dute, eta kopla berriez ere ariko dira.