Irune Ormaetxea ingurumen zinegotziak azaldu duenez,
lehenengo fasean, Talatik Tonpoirako ingurua aztertuko dute; paisaiaren egoera zein den ikusiko dute eta bere ahulgune eta indarguneak identifikatu dituzte. Lan hori egin ostean,
herritarrekin batera bertan egin daitezkeen ekintzak
aztertu eta diseinatuko dituzte.
Tala eta Tonpoia Bermeoko leku “zoragarriak” direla dio Ormatxeak. Horregatik, gune horiei “ahalik eta aprobetxamendu egokiena” emateko azterketa “sakon” bat egitearen beharra “argi” ikusi du Bermeoko Udalak.
“Gure ustez, gune horrek aukera ematen du herri ortuak sortzeko. Egokia izango litzateke, gainera, Tonpoirako sarbidea ezartzea eta ibilbide bat sortzea Bermeoko Talatik Aritzatxu hondartzaraino. Hala ere, lehenengo, diagnostikoa egin behar da eta hortik aterako diren ondorioak herritarrekin batera aztertu nahi ditugu, Tonpoi eta Talako inguru hori guztion artean ordenatzeko eta erabilerarik onena emateko”, esan du Ormaetxeak.
Hala, plan hori egiteko
lanak esleitu dituztela jakinarazi dute udaletik.