33. Milla egingo dute zapatuan Gernika-Lumon
Herritarren artean iritzi eta eztabaida asko sortu duen arren, urtero egiten den Milla aurten ere egingo dela jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak. Aurtengoa 33. Milla izango da, eta zapatuan egingo dute. Hain zuzen, 16:00etan emango diote hasiera udaletxe aurrean.
Adin guztietako herritarrak biltzen dituen hitzordua izaten da Gernika-Lumoko Milla. Egutegian begiratuta, hutsik egiten ez duten egun horietakoa. Herria kirolariz betetzen den deialdi horietakoa. 500 atleta baino gehiago hartzen ditu aipatu kirol jarduerak eta Juan Calzada kalean aritzen dira lasterka horiek guztiak. Oraingoan ere, leku berean egin beharko dutela korrika baieztatu du udalak. Adinaren arabera banatuta parte hartuko dute, eta kategoria bakoitzaak bere ibilbidea edukiko du.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Santanape Kiroldegian (bertara joanda zein ekitaldiak@gernika-lumo.net helbidera mezua bidalita).
Egunean bertan, gainera, parte hartzaileen artean kamisetak banatuko dituztela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak, eta zozketak ere Xaiborren animazioa ere izango da aukeran.