Abenduaren 23an (zapatua) jokatuko dute
finala Arrigorriagan.
Atzo Laukizen lehiatu zuten bigarren jardunaldia, eta aurreko astean Sondikan izan zen lehenengoa, eta bietan lortutako emaitzei esker finalerako txartela lortu dute Murueta A eta Murueta B taldeek.
Gaztedi A izan zen atzoko jardunaldiko irabazlea, eta haren ostean Sokarri sailkatu zen. Hala,
Murueta A eta Murueta B hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Zazpi taldek izena eman zuten Bizkaiko Sokatira Txapelketan, baina sei taldek jokatuko dute finala. Hala, bi jardunaldietako emaitzen ostean,
Abadiño B geratu da
finaletik kanpo.
SAILKAPEN OROKORRA:
- Gaztedi A 13,5 puntu
- Sokarri 11 puntu
- Gaztedi B 9 puntu
- Murueta A 7,5 puntu
- Murueta B 6,5 puntu
- Abadiño A 6,5 puntu
- Abadiño B 2 puntu