Gaztelugatxera Ermutik doan sarbidea itxita dago
Zoladura konpontzeko lanak egiten hasi dira gaur. Hala, lanak iraun bitartean itxita mantenduko dute sarbide hori; hilabete bat inguru, azaldu dutenez.
Hala ere, oinezkoek Eneperitik doan bidea erabili ahalko dute Gaztelugatxeko San Juanera joateko.