Kartelak egiten ikasteko saioak egingo dituzte Mozolomendin
Kartelak egiten ikasteko ikastaroa emango dute gaur eta bihar, Lekeitioko Mozolomendi etxe autogestionatuan (Atea kalea, 7).Bi saiotan banatuko da ikastaroa. Gaur, esaterako, 20:00etatik 22:00etara batuko dira. Horretan, GIMP edizio programa instalatu ...
Bi saiotan banatuko da ikastaroa. Gaur, esaterako, 20:00etatik 22:00etara batuko dira. Horretan, GIMP edizio programa instalatu eta segurtasun informatikoari buruzko tailerra egingo dute. GIMP argazkiak eta, oro har, irudiak moldatzeko aplikazio informatikoa da. Gaur egun Linux, Windows eta Mac OS X sistema eragileetarako egokituta dago, eta doakoa da.
Biharko, ostera, egun osoko egitaraua antolatu dute; 10:00etatik 20:00etara ariko dira. Bigarren saio horretan GIMP programa erabiltzeko gakoak azalduko dituzte, kartel bat egiteko teknikak barneratzeko. Bazkaldu ere Mozolomendin bertan egingo dute, 14:00etatik 16:00etara.
Kartelgintza ikastaroan izena emateko interesa dutenek Mozolomendiko kideekin harremanetan jarri edota mozolomendi@gmail.com posta elektronikora mezua bidali behar dute.