Udal ordezkariak auzoetako bizilagunekin bilduko dira
Iritziak elkartrukatu, eta auzotarren arazoak eta ardurak modu zuzenean ezagutuko dituzte. Bestalde, San Tomas jaiei buruzko batzarra egingo dute biharZiortza-Bolibarko udal ordezkariek auzoetako bizilagunekin batzarrak egin dituzte azkenengo bi urteet...
Iritziak elkartrukatu, eta auzotarren arazoak eta ardurak modu zuzenean ezagutuko dituzte. Bestalde, San Tomas jaiei buruzko batzarra egingo dute bihar
Ziortza-Bolibarko udal ordezkariek auzoetako bizilagunekin batzarrak egin dituzte azkenengo bi urteetan, eta oraingoan ere egitasmo bera gauzatuko dutela jakitera eman dute. Hain zuzen ere, auzotarren arazoak eta ardurak modu zuzenagoan ezagutu eta iritziak elkar trukatzeko helburuagaz, asteburu honetan batzartuko dira.Azaldu dutenez, aurreko urteetako «parte hartze zabala» eta ekarpen ugariak ikusita, auzo batzarren balorazio «oso positiboa» egin zuten, eta, horrenbestez, aurten ere ildo beretik jarraitu gura dute. «Baditugu bizilagunekin partekatu nahi ditugun gai batzuk, eta ziur gaude eurek ere izango dutela zer esan edo galdetu».
Asteburuan hiru batzar egingo dituzte. Zapatu goizean, Artako eta Iruzubietako auzotarrekin batuko dira Iruzubietako elkartean. Arratsaldean, berriz, Goierri eta Elizalde auzoetako bizilagunekin batzartuko dira udaletxean.
Domeka goizean, Zeinka-Ziarregiko auzotarren txanda izango da. Horiekin auzoko elkartean bilduko direla jakinarazi du udalak.
San Tomas jaien batzarra
Beste alde batetik, San Tomas jaiak antolatzeko batzarra egingo dute bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Ziortza-Bolibarko Udalak herriko talde, elkarte eta herritar guztien partaidetza nabarmendu du, denei parte hartzeko gonbidapena luzatuta.