Elai-Alai dantzari taldearen eguna ospatuko dute
KULTURA // Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak bere eguna ospatuko du azaroaren 25ean. 12:30ean, Elai-Alai plazan elkartuko dira, eta aurresku mistoa egingo dute 13:00etan, Merkurion. 15:00etan, aldiz, bazkaria jateko bilduko dira Sasoie jatetxea...
KULTURA // Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeak bere eguna ospatuko du azaroaren 25ean. 12:30ean, Elai-Alai plazan elkartuko dira, eta aurresku mistoa egingo dute 13:00etan, Merkurion. 15:00etan, aldiz, bazkaria jateko bilduko dira Sasoie jatetxean. Jaiak iluntzean ere jarraituko du, eta 20:00etatik aurrera, erromeria egongo da aukeran kalerik kale. Bertaratu nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago erosi beharko ditu bazkarirako txartelak Sasoie tabernan.