175 espezie egon dira ikusgai Errotari Elkartearen erakusketan
Garaiko onddoen eta perretxikoen erakusketa eta dastaketa egin zituzten atzo eguerdian Busturiko Ekoetxea Urdaibain.
175 espezie desberdin jarri zituzten erakusgai, eta horietako batzuekin prestatutako pintxoak probatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Aurretik, Errotari Elkartekoek gidatuta, ibilbide mikologikoa egin zuten. Hala, irteeran parte hartu zutenek onddo eta perretxiko mota desberdinei buruzko azalpenak entzun zituzten.
Argazkiak: Ivan Gaspar