Alex Sarduik #botaba esamoldeen erronkarekin bat egin du

Gatibu taldeko Alex Sardui muxikarrak Labayru Fundazioak, Gaztea Irratiarekin elkarlanean, antolatu duen esamoldeen erronkarekin bat egin du. Lehiaketa azaroaren 8an hasiko da, eta promozioa egiten ari dira. Ariz Aduriz, Zuriñe Hidalgo eta Alex Sardui izan dira promoziorako spotetako protagonistak. Muxikarrak, “txakur txikirik be ez” esamoldea erabili du bere erronka botatzeko. Instagram sare soziala izango da lehiaketaren euskarria. Euskal esamolderen bat aukeratu eta gehienez 20 segundoko bideoa grabatu beharko da lehiaketan parte hartzeko. 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Informazio gehiago: www.botaba.eus.