Wifi zerbitzua eskaintzen hasi dira Bermibusean
Bermibuseko erabiltzaileek sarean ibiltzeko aukera dute dagoeneko: izan ere, Bermeoko Udalak jakitera eman duenez, wifi zerbitzua eskaintzen hasi dira.
Bermeoko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak esan duenez, Bermeoko Udalak Tuñez Sanchez S.L enpresarekin kontratu berria sinatu zuenean, Bermibus zerbitzuan hainbat hobekuntza egiteko konpromisoa hartu zen, zerbitzuaren kalitatea hobetze aldera. Horietariko bat, aipatu wifi zerbitzua martxan jartzearena izan zen.
Hobekuntzen artean, bestalde, astero egiten duten garbiketa sakona ere badago. Ozono bidezko garbiketa egiten dute, batetik, bakteria, birusak eta bestelakoak kentzeko, eta, bestetik, usain txarrak kentzeko.
Horrez gain, segurtasuna bermatzeko, gurpilen presioa monotorizatzeko balbula adierazleak jarri dituzte, «arazorik balego, istripuak saihesteko».
Herritar askok erabiltzen duten zerbitzua izanik, kalitatezko zerbitzua eskaintzea «garrantzitsua» da Ibarrolazaren arabera.