Gorpu bat aurkitu dute Urdaibaiko itsadarrean
Ertzaintzak jakitera eman duenez, gorpu bat aurkitu dute gaur eguerdian Urdaibaiko itsasadarrean, Muruetako ontzialaren parean. Herritar batek eman du abisua 15:00ak inguruan, gorpu bat ikusi duelakoan. Deia jaso ostean, Gernika-Lumoko suhiltzaileak, Ertzaintza eta Gurutze Gorrikoak bertaratu dira. Azken horiek izan dira gorpua uretatik atera dutenak, 15:30 inguruan.
Ertzaintzak azaldu duenez, oraindik gorpua identifikatu beharra daukate. Momentuz, gorpua “lekuan bertan” daukatela jakinarazi du Ertzaintzak, eta mediku forentsearen zain daude. Dena den, ohiko prozedurari jarraiki, Bilboko Auzitegi-Anatomia Institutura eramango dutela azaldu dute.