Erdi Aroan girotutako
azokan hainbat produktu dastatu eta erosi ahal dira Bermon, gaur eta bihar. Gazta, eztia, hestebeteak, txokolateak, bitxiak, loreak, xaboia, kremak… Guztira, 50 salmahai inguru ipini dituzte Alde Zaharreko kaleetan. Gaur
, 10:00etatik 15:00etara eta
17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta
bihar, 10:00etatik 15:00etara.
Era berean, Alde Zaharra erdi aroan murgiltzen laguntzeko
kale animazioa ere izan da gaur goizean
, eguerdian eta arratsaldean. Iluntze partera,
19:00etan berriro aterako dirakaleak girotzeko ardura duten pertsonaiak. Bihar ere Erdi Aroko postuen ingurutik kuxkuxeatzen dabizenak animatzera aterako dira, berriro,
12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan. Aurtengo ikuskizunak jakinmina piztu du, berezia izango dela iragarri baitzuen udalak Bermistorian-en berri eman zuenean.
Hori dela eta, jendea batu da eguerdian Goiko plazan, eta saio ikusgarriagaz gozatzeko aukera izan dute.
Azokaren inguruan, gainera, arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak eta Izaro Abesbatzaren emanaldia ere izan dira. Bestalde, hirugarren urtez, Lodosako nekazariek piperrak nola erretzen dituzten erakutsiko dute azokan.