Atzo iluntzean egin zuen Gernika-Lumoko Sarek Ispilue 3.0 egitasmoaren aurkezpena. Ikasturte berriarekin, erronka berriak dakartzate sarekideek; horien artean, azken 30 urteetan sabanaketa politikaren ondorioak pairatu behar izan dituzten gernikarren aurpegiak ikusaraztea. Argazkilaritzaren munduan atea joko dute horretarako, argazkilaritzan eta irudian adituak diren sarekideen inplikazioa lortzeko.
Gernikarron sarea, baina, handia da, eta handiago egiteko ahaleginean ere badabil Gernika-Lumoko Sare. Sakabanaketa politikak jendartean duen eragina ahalik eta gehiago zabaltzeko, bestelako inplikazioak ere bilatu nahi dituzte, eta kirol munduan eragitea ere badute helburu ikasturte hasi berrian. Hala, kirolaren mundua gonbidatu nahi dute, dispertsioaren amaieraren aldarrikapenarekin bat egin dezan.
13,2 buelta munduari. Beraz, aktibazio sozialaren ispìlu izaten jarraitu gura du Gernika-Lumoko Sarek, “beranduegi baino lehenago Gernikako herriatrren gehiengo zabalak dispertsioaren amaiera exijitzen jarraitu dezan”. Sakabanketaren ondorioak, oraindik ere, latzak direlako. Atzoko ekitaldian gogora ekarri zutenez, Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren egoera larria da, haren osasun egoera dela eta. Bestalde, Egoitz Coto presoaren senideek joan den asteburuan bisitara zihoazela errepidean izan zuten ezusteko
a ere aipatu zuten, dispertsioaren ondorioen artean.
13 heldu eta bi umek parte hartu zuten atzo Merkurio iturriaren inguruan egin zuten ekitadian. Horiek, modu sinbolikoan, kilometroak zenbatuta senideek astean-astean munduari ematen dizkioten bueltak ordezkatu zituzten. Izan ere, astebururo-astebururo beraien senide eta lagunak ikusi ahal izateko, euskal herritarrek 13, 2 buelta ematen dizkiote munduari, sakabanaketa politikaren erruz. Horregatik, egoera horrekin amaitu beharra dagoela aldarrikatu zuen atzo ere Gernika-Lumoko Sarek, eta senideek dispertsio politikaren ondorioz munduari beste buelta bat gehiago eman ez diezaioten, espetxe politikari buelta eman behar zaiola esan zuen. “Hemen gaudenak eta gehiago gara dispertsioa amaitzearen alde gauden gernikarrak. Eta horixe jarri dugu helburu bezala: Gernika dispertsioa amaitzearen alde posizionatzearen bidean urrats berriak ematea, aktibazio soziala bultzatuz”, nabarmendu zuten.