Bermeok liderraren kontra lehiatuko du etxean 10. jardunaldia
Bermeok Santurtzi 3. mailako 4. multzoko liderra hartuko du etxean domekan. 17:00etan hasiko da Itxas Ganeko neurketa.
Partidu gogorra aurreikusten da bermeotarrentzat. Izan ere, denboraldi hasieratik lehiatutako bederatzi jardunaldietatik seitan hiru puntuak eskuratu ditu Santurtzik (beste hirurak galdu egin ditu).
Bermeoko taldeak, berriz, orain arteko bederatzi partiduetatik bi irabazi ditu;?lau berdinketa lortu ditu, eta hiru partidu galdu ditu. Azken porrota aurreko jardunaldian jaso zuen Real Sociedad C taldearen kontra, urriaren 15ean. 1-0 galdu zuen. Hain zuzen, zortzi egunetan hiru jardunaldi lehiatu dituzte hilabete honetan. Urriaren 8an Bermeok 2-0 galdu zuen Alaves Bren kontra. Urriaren 12an 2-1 irabazi zion Santutxuri.
3. mailako 4. multzoko sailkapenean Bermeo hamahirugarrena da 10 puntugaz. Aurretik Zamudio du puntu bakarrera, eta Anaitasunak eta Beasainek 12 puntu dituzte. Sailkapenaren goikaldean, Santurtzik 18 puntu ditu eta puntu bat gutxiago dute Santutxuk, Durangok eta Real Sociedad Ck.