Umeen abesbatza sortzearen ideiaz hitz egingo dute bihar
EA // Jose Ramon Artetak umeei zuzendutako proiektu bat jarri nahi du martxan; izan ere, «ahotsa landuaz batera, umeen abesbatza bat sortu» nahi du. Hala, proiektuaz berba egiteko hitzordua jarri du biharko. 19:00etan Eskolondon batzeko deia egin du,...
EA // Jose Ramon Artetak umeei zuzendutako proiektu bat jarri nahi du martxan; izan ere, «ahotsa landuaz batera, umeen abesbatza bat sortu» nahi du. Hala, proiektuaz berba egiteko hitzordua jarri du biharko. 19:00etan Eskolondon batzeko deia egin du, eta, batzar ireki horretan, abesbatzaren nondik norakoez, entsegu egun eta orduez, egon litezkeen zalantzez eta beste hainbatez hitz egingo dutela aurreratu dute.