Zapatuan jokatu zen Armintzan Bizkaiko sukalki txapelketa.
Harategia Baserri izeneko kazolarekin Xabier Bilbao eta Jabier Fernandez bermeotarrek jaso zuten bigarren saria. Zilarrezko kazola eta 300 euro jaso zituzten saritzat.
Xabier Bilbao eta Jabier Fernandez sariagaz
Lehenengo saria Mungiako kuadrilla batek irabazi zuen, eta hirugarrena, Gamiz-Fikara joan zen.
Txapelketara Bizkaiko onenak aurkezten direla esan du Bizkaiko txapeldunordeak. Aurten,
38 parte hartzaile egon dira, eta
maila “oso altua” egon dela nabarmendu du. “Parte hartzaileek 300 eta 400 euro artean gastatzen dituzte sukalkietan. Guk, oraingoan, 250 euro gastatu ditugu”, dio Bilbaok.
Aurten, zenbait sukalki txapelketetan parte hartu du. Gernika-Lumon, esaterako, lehenengo saria jaso zuen bermeotarrak, eta Meñakan, zortzigarren postuan geratu zen. Bilbon, buztan gisatua egin zuen eta seigarren postua lortu zuen.