Mundakako umeentzako arraun eskolak hasiko dira urriaren 19an
Mundaka Arraun Taldeak herriko umeentzako eskolak emango ditu. Klaseak eguen eta barikuetan izango dira, 17:30etik 18:30era, eta alebin, infantil eta kadeteen kategorietako umeei zuzneduta daude. Ikasturtean zehar, asteburuetan ere klaseren bat edo beste eman dezaketela jakinarazi du klubak, umeek batelaz gozatzeko.
Hainbat belaunaldik bezala, gaur egungo haurrei ere arraunean ikasteko aukera eman gura die klubak. Jolas giro alaian, kirol horrek transmititzen dituen baloreak irakatsi nahi dizkiete herriko gazteenei.
Eskoletan parte hartzeko baldintza bakarra karri du Mundaka Arraunek; taldeko bazkide izatea, alegia. Urteko kuota 15 eurokoa da.