Bermeoko Kafe Antzokian batu dira gaur
20-25 aldiz odola eman duten bermeotarrei omenaldi xumea egiteko.
Zarate, Ormaetxea eta Larrea
59 lagun zeuden ekitaldira deituta
, 14 emakume eta 45 gizon. Horietako batzuk, hala ere, ezin izan dute Kafe Antzokian egon. Orain arte 20-25 odol emate egiteagatik, diploma bana jaso dute bertaratutakoek. Talde argazkia atera ostean, berriz, mokadutxoa jateko aukera eduki zuten.
Iñaki Zarate Bermeoko odol emaileen koordinatzaileak Bermeoko odol emaileak animatu ditu “
bizia ematen jarraitzera“.
Bizkaiko odol emaileen elkartearen presidente Alvaro Larrea Bermeoko omenaldian egon da gaur, eta odol emaileak eskertu zituen, “era solidarioan eta anonimoan egindako ekarpenari esker, gaixoak osasuna berreskuratzea, gehiago edo hobeto bizitzea zein bizitza salbatzea ahalbidetzen dutelako”. Odola ematea “garrantzitsua” dela esan du, horregatik, odol emaileen garrantzia aipatu du: “Familia zein lagun artean odola ematearen garrantzia zabaldu behar duzue, odol emateak gehitzen joateko”.
Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko zinegotziak ere hitza hartu du. Herrian dagoen odol emaile kopurua kontuan izanik,
herri modura “harro” egotekoa dela esan du: “Merezitako omenaldia duzue hau”.
Bermeoko azken omenaldia 2009.urtean egin zuten.
Hemen Bermeoko odol emaileei egindako omenaldiaren argazki galeria