Huertik tailerra antolatu dute Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean
Urriaren 20an eta 27an (biak barikuan) eskainiko dute tailerra, 18:00etatik 20:00etara. Etxean hiri ortua eta lorategi botanikoa egiten ikasteko aukera edukiko dute parte hartzaileek.
Gizarte eta Kultura Etxeko 2.3 gelan izango da tailerra, eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute. Interesa dutenek kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan, 94-601 91 57 telefono zenbakian edo Gizarte eta Kultura Etxean eman ahalko dute izena.
Lehenengo egunean hiri ortua sortuko dute, eta ikasle bakoitzak aukeratuko du zer landatu. Bigarren egunean, berriz, bigarren ortua egingo dute baina lorategi botaniko bat sortzeko. Ikasleek etxera eroango dituzte tailerrean prestatutako hiri ortua eta lorategi botanikoa.