Aurreko astean
Alicia Devaughn pibot estatubatuarra heldu zen taldera, eta gaur bertan pibot errusiarraren fitxaketaren berri eman du klubak.
Bi jokalari hauekin Gastaminzak eta Caldwellek utzitako behin-behineko hutsunea bete gura du klubak.
Errusiarraren esperientzia lagungarria izango da talde gernikarrarentzat. Euroligan ibilbide luzea dauka; hainbat taldetan jokatu du. Errusiako selekzioko jokalaria da, eta besteren artean Europako zein Munduko txapelketetan eta Olinpiar Jokoetan parte hartu du bere selekzioagaz. Halaber, besteak beste, bere herrialdeko Nadezhda, Sparta&k, WCB Dynamo eta Ekaterinburg taldeetan jokatu du.
Suediako Udominate taldetik dator Gernika-Lumoko taldera; orain arte bi partidu lehiatu ditu talde suediarragaz, eta horietan batez beste 7 puntu eta 6,5 errebote lortu ditu. Aurreko denboraldian Turkiako Hatay BB taldean jokatu zuen. Euroligan batez beste 17,8 puntu eta 6,8 errebote eskuratu zituen.
Klubak jakitera eman duenez, errusiarrak ezingo du eguazteneko EuroCup txapelketako lehenengo jardunaldia lehiatu, eta zapatuan
Bembibreren kontrako ligako partiduan
debutatzea aurreikusi dute.
ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Denboraldiko etxeko lehenengo partidua jaso du Lointek Gernika Bizkaiak