Orion lehiatu zuten
atzo txapelketa, eta Bermeoko taldeko ordezkariek
hirugarren urtez jarraian lortu dute Euskadiko txapeldun izatea.
53.965 puntugaz nagusitu da talde bermeotarra. Getxo sailkatu da bigarren 51.460 puntugaz, eta SAS Real Sociedad 4 izan da hirugarrena, 43.590 puntugaz.
17 klubetako kideek lehiatu dute Euskadiko Txapelketa. Izaro Sub taldeak 25 arrain hartu zituen.
Espainiako Txapelketan moduan, Euskadikoan ere
Lander Aurrekoetxea, Jon Mikel Bikandi eta Irkus Abetxuko izan dira Izaro Sub taldeko ordezkariak. Hala
irailaren 23an Kantabrian lehiatu zuten Espainiako Txapelketan bosgarren sailkatu zen talde bermeotarra.
Oriotik Igeldora arteko eremuan egin zuten arrantza, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte. Balorazio ona egin dute bermeotarrek: “Txarto hasi arren, gero hobeto aritu ginen. Besteren artean, muxarrak, lupinak agin zorrotzak eta lazunak harrapatu genituen”.
Bermeotarrek Orion izandako giroa eta antolatzaileen lana nabarmendu dituzte.
Lopez de Abetxuko, Bikandi eta Aurrekoetxea atzo, Orion.
Argazkia: Izaro Sub.