Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gaztelugatxen jarritako turismo bulegoak jasotako datuak dira. Bizkaiko Foru Aldunditik azaldu dutenez, azken hiru hilabeteotako datuen arabera,
abuztuan egin dira bisita gehien, 143.219 bisitari jasota; ondoren, uztailean, 73.451 bisitarirekin.
Bisitariak gora eta behera Gaztelugatxen
Gaztelugatxeko San Juanera bertaratu ziren
lagun gehienak (222.185)
Eneperiko oinezkoen sarbidetik joan ziren, eta horietatik
203.899 baselizaraino igo ziren.
Aldundiak Gaztelugatxe inguruan jarri duen turismo bulegoak, Espainiako Estatuko bisitariak jaso zituen, batez ere, ekaina eta abuztua bitartean. Atzerritarrak, gehien bat, Ameriketako Estatu Batuetatik, Frantziatik eta Italiatik etorritakoak izan zirela diote, ekainean eta uztailean; eta abuztuan, berriz, Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Argentinatik.
Aldundiaren arabera, “zenbatekoek agerian jartzen dute Gaztelugatxeren turismo erakargarritasuna”. Modu horretan, biotipoa dinamizatu, berrantolatu eta garatze aldera,
Jarduketa eta Kudeaketa Plan Integrala egiten ari dira, “turismo jarduera iraunkorra izan dadin”.
Aldundiak
maiatzean esleitu zituen plan hori egiteko lanak, eta horretarako lan metodologia ezarri zuen.
Parte hartze prozesu bat abiaraztea aurreikusten zuten eta hasi dela diote. Bermeoko eta Bakioko udalek, landa garapenerako Urremendi eta Jata Ondo elkarteek, Gaztelugatxeko boluntarioek eta tokiko beste gizarte eragile batzuek aktiboki parte hartu dutela azaldu dute.
Aipatu planaren
lehenengo ondorioak urtarrilean ezagutuko dira, aldundiaren arabera. Bitartean, aldundiak prozesu bat jarri du martxan Gaztelugatxen
lau jarduketa egiteko. Diotenez, jarduketok ez dute eragozpenik sorraraziko etorkizuneko plana garatzeko orduan; gainera,
sarbideak eta zerbitzuak hobetzen lagunduko dutela nabarmendu dute.
Hala, urte amaieran
Ermutik beherako bidearen zoladura konpontzeko lanak hasiko dituztela jakinarazi dute. 60.318 euroko aurrekontua dute lanotarako. Zoruak gutxiago irristatzea lortu gura dute, eta, era berean, azaleko drainatze sistema ere hobetuko dute.
Halaber,
Eneperiko oinezkoen sarbidea hobetuko dute datorren urtean. Jarduketa horren aurrekontua 241.955 eurokoa da, eta 4 hilabetean egitea aurreikusten dute. Bidea egokitu eta zoladura jarriko dute; betiere, egungo ibilbidea eta zabalera mantenduta. Lanhoriek egiteko,
Matxitxakoko harria deritzon tokiko harria erabiliko dutela jakinarazi dute. Bestalde, zurezko hesia jarriko dute berriz, banku batzuk jarriko dituzte eta tokiko espezieak landatuko dituzte inguru osoan.
Hirugarren proiektua, 2018. urtearean hasieran abiaraztea aurreikusi dute. Horretan, Gaztelugatxeko San Juaneko baselizarainoko harrizko igoera zuinkatzen duten horma tarteak konponduko dituzte, bai eta kaltetuta dauden beste harri lanezko horma puntu batzuk ere. “Tarte horiek garbitu eta antzeko harri lanekin berreraikiko dira. Lan horiek eskuz egingo dituzte”.
Azkenik,
behealdeko plataforman, bisitarientzat z
erbitzu eremu bat sortuko dutela diote aldunditik.