Azken zatian Mann-Filterrek sartutako bost hirukoek erabakita utzi zuten atzoko neurketa. Gernika-Lumoko taldeak
68-75 galdu zuen talde zaragozarraren kontra.
Lointek Gernika Bizkaiari gutxi falta izan zitzaion denboraldiko bigarren garaipena lortzeko. Lehen zatian ondo aritu zen etxeko taldea, baina hirugarren laurdenean partidua “errematatzea” falta izan zitzaion, eta azken laurdenean Zaragozako taldeak lortutako hirukoak, eta Ferrari jokalariaren jarduna erabakigarriak izan ziren.
Devaughn taldera etorri berria
kantxaratu zuen Mario Lopezek hasierako boskotean, Sutherland, Pina, Gomez eta Alston jokalariekin batera. Hasierako minutuetan bi taldeek hutsegiteak izan zituzten, eta biak ala biak defentsa lanetan nabarmendu ziren. Partidua hasi eta bost minutura 4-6ko markagailuagaz zeuden, eta Alstonen hirukoari esker markagailuan aurretik jarri ziren etxekoak. Baina, abantailak ez zien askorik iraun; Zaragozako taldeak zortzi puntu jarraian lortu zituen: 7-14. Orduan, Lopezek Diez eta Molina kantxaratu zituen. Aldaketak eragina izan zuen, eta markagailuko aldea gutxitzea lortu zuen Malosteko taldeak (13-14). Hala, 15-19ko markagailuagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Talde zaragozarraren Ferrarik 10 puntu lortu zituen lehen laurdenean, eta Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariek bazekiten hura geldiarazten lan handia izango zutela. Bigarren laurdena hasi eta bi minutu eta erdian 5-2ko partziala eskuratu zuen etxeko taldeak. Hurrengo minutuetan ere etxeko taldeak izan zuen partiduaren kontrola, eta batik bat defentsa lan sendoa burutu zuen. Hala, 14-4ko partzialari esker, 28-23 jarri ziren aurretik.
Maria Pina jokalaria.
Argazkia: Txebi Arriaga.
36-28ko markagailuagaz heldu ziren
atsedenaldira, eta aldageletatik bueltan bazirudien Mann-Filter “dena ematera” kantxaratu zela, baina bizitasunak ez zion askorik iraun taldeari, eta esate baterako, Gomez etxeko jokalariak zazpi puntu lortu zituen. Hurrengo minutuetan bi taldeak antzera aritu ziren. Baina, Lointekek markagailuan aurretik jarraitzen zuen. 54-50ko markagailuagaz heldu ziren laugarren eta azken zatira. Etxekoek haien
zaleen bultzada behar zuten garaipena lortzeko, eta horiek ez zieten hutsik egin.
Ferrariren hirukoagaz markagailuan aurretik jarri zen Zaragozako taldea (54-55). Azken minutuak tentsio eta urduritasunez beterikoak izan ziren. Alstonen eta Pina hirukoak sartzen ahalegindu ziren, baina ez zuten zorterik izan. Hala, 0-10eko partziala lortu zuen Mann-Filterrek. Gero, markagailuko aldea gutxitu zuten etxekoek (60-64), baina azken minutuetan ezin izan zuten aurkaria mendean hartu.
ARGAZKIAK: TXEBI ARRIAGA
ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Talde gernikarrak eguztenean (urriak 11) jokatuko du EuroCup txapelketaren lehenengo partidua