'Aterabidetik' Marabilli festibalean ere ikusi da
Ondarroako Marabilli festibalean ere ikusi da dispertsiometraia. Urriaren 8an proiektatu zuten Gernika-Lumoko Sarek ekoiztu duen film luzea. Aterabidetik filmaren gidoigile Josu Goikoetxeak egin zuen aurkezpena, eta proiektu kolektiboan parte hartu izan duten hainbat lagun ere han izan ziren.
Hurrengo hitzordua Lekeition du Aterabidetik dispertsiometraiak. Hain zuzen, Euskal Zine Bileran ikusi ahalko da urriaren 18an.