Azken hilketa matxista salatuko dute Sareginek, gaur

Sareginek Bermioko Feministen Sareak 20:00etarako deitu du elkarretaratzea. Lamerako harrizko bankuan batuko dira.
Sestaoko hilketa salatzen Bermeon

Astelehenean ere elkarretaratzea egin zuten

Astelehenean leku berberean batu ziren joan den asteko Sestaoko hilketa matxista salatzeko. Oraingoan, Miranda Ebroko hilketa matxista gaitzetsiko dute. Ana Belen Jimenezek 44 urte zituen, eta Gasteizkoa zen.  Aurten genero indarkeriak hildako zortzigarren euskal herritarra da.