Zortzi probalarik lehiatuko dute 32. Zaldi-Mando Proben Sariketa
Zapatuan Ispasterko udaletxean egin zuten 32. Zaldi-Mando Proben Sariketarako izen ematea, eta zortzi probalarik izena eman dute.Urriaren 12an, 13an eta 15ean lehiatuko dituzte Aulestiko Udalak antolatutako probak. Lehenengo egunean Aulestiko Juan Uria...
Urriaren 12an, 13an eta 15ean lehiatuko dituzte Aulestiko Udalak antolatutako probak. Lehenengo egunean Aulestiko Juan Uriarteren, Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen eta Berangoko Goitiaren zaldi-mandoak ariko dira zein baino zein gehiago. Biharamunean, Aulestiko Kobaren, Bermeoko Irati Erauzkinen eta Laukizko Totxiren abereen txanda izango da. Hala, hilaren 15ean Aulestiko Maider Uriarteren eta Gamizko Construcciones Torrontegiren zaldi-mandoak lehiatuko dira.
Hilaren 12ko eta 15eko saioak 18:00etan hasiko dira, eta hilaren 13an, ostera, 21:00etan.
Irabazleak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu; txapeldunordeak 650 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 575 euro. Zortzigarren sailkatura arteko sariak daude.
Eskualdekoentzat sariak
Era berean, Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat sari bereziak daude. Eskualdeko onenak 120 euro irabaziko ditu, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak 90 euro.