Sestaoko hilketa salatu dute hainbat herritan
Joan den eguenean Sestaon izan zen hilketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Mutrikun eta Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat herritan; Markina-Xemeinen, Berriatuan, Ondarroan, Lekeition, Gernika-Lumon (beheko irudian) eta Bermeon (goiko irud...

Joan den eguenean Sestaon izan zen hilketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Mutrikun eta Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat herritan; Markina-Xemeinen, Berriatuan, Ondarroan, Lekeition, Gernika-Lumon (beheko irudian) eta Bermeon (goiko irudian) batu dira, hain zuzen ere. Azken horretan, Sareginek Bermeoko Feministen Sareko kideek «nazkatuta» daudela esan zuten, behin elkarretaratzea amaituta. Argi daukate Sestaokoa «ez dela kasu isolatu bat»., eta indarkeria matxistak lehenengo mailako arazo sozial eta politikoa izaten jarraitzen duela uste dute.