Lea Ibarreko egutegirako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2018ko egutegia irudikatzeko lehiaketa antolatu du aurten ere Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak. Urriaren 28a da proposamenak bidaltzeko azken egunaBeste urte batez Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak datorren urteko egutegia irudikatzeko lehiaketa antolat...
2018ko egutegia irudikatzeko lehiaketa antolatu du aurten ere Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak. Urriaren 28a da proposamenak bidaltzeko azken eguna
Beste urte batez Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak datorren urteko egutegia irudikatzeko lehiaketa antolatu du.Lehiaketara argazki, marrazki edo ordenagailuz diseinatutako edozein lan aurkeztu dezakete herritarrek, DIN A3 neurrian (bertikalean).
Lea Ibarra da gaia, eta beraz, aurkeztutako proposamenetan LEA IBARRA-2018 testua agertu behar da.
Herritarrek hilabete honetan egin behar dituzte proposamenak. Izan ere, urriaren 28a (barikua) da lanak aurkezteko azken eguna. Proposamenak jaso, eta lan guztiak aztertu ostean, lehiaketaren irabazleak 500 euroko diru saria jasoko du.
Epaimahaiak saria eman gabe uzteko aukera dauka; orain arte inoiz ez da gertatu saria eman barik uztea.
Lehiaketan parte hartu gura dutenek euren proposamenak Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (Elexalde 1, Gizaburuaga) edo berau osatzen duten bost udaletxeetan (Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar) aurkeztu behar dituzte, astelehenetik barikura, goizez. Zehatz esateko, 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian aurkezteko eskatu dute.
Informazio gehiago edo zalantzaren bat izanez gero, hauek dira Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren telefono zenbakia eta posta elektronikoa: 94-684 29 82 eta leaibarra@bizkaia.org.
Lehiaketan parte hartzen dutenek bi gutun aurkeztu behar dituzte. Gutun batean egindako lana sartu behar dute, eta beste gutunean, berriz, egilearen datu orokorrak: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea.
Jakitera eman dutenez, azaroko lehenengo astean bilduko da lehiaketaren epaimahaia osatzen duen Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordea.